Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu

leku irudi nagusia

Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartea 1983. urtean sortu zen euskara arrasatearren bizi-esparru guztietara zabaltzeko helburuarekin. Urterik urte AEDren jarduera hedatzen joan zen, lantzen zituen arloak (sentiberatzea, kultura, haur eta gazteen aisialdia, lan-mundua, hedabideak, emakumeak...) ugaritu ahala. Elkartearen sorreran ereindako haziaren fruitua biderkatuz zihoan etengabe eta, hori horrela, hasiera batean elkartearen lan-ildo ezberdinak jorratzeko eratu ziren lantalde batzuek beren bide propioari heldu zioten, izaera juridiko propioaz eta kudeaketa autonomoaz, modu eraginkorragoan eta kalitatezko parametroetan lan egiteko: - 1991: Arrasate Press eta Arrasate Telebista ekoizten zituen ARKO izan zen erakundetzen lehena. - 1994: Txatxilipurdi izan zen hurrengoa Haur eta Gazteen aisialdiaz arduratzeko. - 1995: Ekin Emakumeak elkartea eratzeko urtea izan zen, emakumeei euskarara gerturatu eta pertsona gisa garatzeko bideak zabaltze aldera. - 1996: Euskalan erakundetu zen azkena, lan-munduan, eta bereziki enpresetan, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Harrezkero, AEDren jarduera hiru zutabe nagusitan oinarritzen da: Gazteak, Euskal kultura eta Sentsibilizazioa. Arrasateko elkarteon jarduera eta lan egiteko modua eredu izan dira gaur egun Hego Euskal Herrian diharduten laurogeitaka euskara elkarteentzat. Urtetako lan oparo horrek erakunde publikoen errekonozimendua ere jaso izan du: 1997an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Anton Abbadia saria eman zion AEDri. 2008an, berriz, Eusko Jaurlaritzak saritu zuen elkartearen ibilbidea Ukan sariarekin. www.aedelkartea.com 943 77 12 28

NagusiaEgizu check-in hemen eta bihurtu zaitez bertoko alkatea.

Azkenak

iphone irudia

Euskarak munduan duen lekua ezagutu nahi duzu?

Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburua duen proiektua da.

Aplikazioak deskargatu

Iphone irudia Android irudia

Warning: PHP Startup: Unable to load dynamic library '/opt/alt/php56/usr/lib64/php/modules/xml.so' - /opt/alt/php56/usr/lib64/php/modules/xml.so: cannot open shared object file: No such file or directory in Unknown on line 0

Warning: Module 'mysql' already loaded in Unknown on line 0

Warning: Module 'mysqli' already loaded in Unknown on line 0

Warning: Module 'mysqli' already loaded in Unknown on line 0